Nafarroako baso suhiltzaileek egun hauetan sastrakarik ez erretzeko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 6a, 08:29

Baso eta mendietan suteak izateko arrisku altua dago gaur, hego haize indartsua eta ditugun tenperatura altuengatik. Basozainek azaldu duten moduan, gaur gauean ia ez da jeitsi tenperatura eta ez da hezetasuna berreskuratu, horrexegatik, garai hauetan ohikoak diren sastraken erreketa kontrolatuak ekiditeko eskatu diete abeltzain eta nekazariei.

Atzo Lesakan eta Beran suteak izan ziren. Suhiltzaileen kamioiez gain, aireko baliabideen beharra izan zen mendietan piztutako suak itzali ahal izateko. Gauen Zigan ere izan da sua eta Oronozko suhiltzaileak izan dira bertan lanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!