Irmoa da Bateragune auziko epaia

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 20a, 19:11

Espainiak ez du epaiaren aurka helegitea aurkeztu. Defentsak berraztertze helegitea aurkeztu dezake defentsak Auzitegi Gorenean.

Espainiak ez du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziaz emandako epaiaren kontrako helegitea aurkeztu. Hala, irmoa da Estrasburgoko auzitegiaren epaia. Auzitegiak ebatzi zuenez, Bateragune auziko zigortutakoek ez zuten epaiketa justu eta inpartziala izan.

Defentsak berraztertze helegitea aurkeztu dezake Espainiako Auzitegi Gorenean. Urtebeteko epea du.

Agela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea ez zela inpartziala izan iritzita, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jacintok, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek. Bostak daude libre, espetxe zigorrak osorik beteta. Otegik oraindik badu inhabilitazioa. Berraztertze helegitearen bidez hori argitu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!