Miren Zabaleta: "Ebazpen honek gure bake eta elkarbizitza tesiak indartzen ditu"

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 7a, 07:56

>Epaiketa ez zela inpartziala esan dio Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak.
>Espainiari beste belarrondoko bat ematen dio Europako Giza Eskubideen epaitegiak Bateragune auziagatik espetxean zortzi urte eman dituen Miren Zabaletaren ustez. 

Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Bateragune auzikoek ez zutela epaiketa inpartzialik izan. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea ez zela inpartziala izan iritzita, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jacintok, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek. Bostak daude libre, espetxe zigorrak osorik Beteta.

Aho batez, Europako Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zela ebatzi du Estrasburgoko auzitegiak. Alegia, bidezko prozesu baterako eskubidea ez zela errespetatu. Bateragune auziko zigortuek salatu zuten Espainiako Justiziak inpartzialtasun irizpidea eta haien errugabetasun printzipioa urratu zituela. 

"Epaiketan esaten genuena berresten du politikoki: Ezker Abertzalean bultzatutako estrategia aldaketari buruzko eztabaida epaitzeko epaiketa izan zen", azaldu du ebazpena jakin eta ordu batzuetara Miren Zabaletak Euskalerria Irratian. "Herri honetara bakea ekartzeko asmoz lanean genbiltzan ehunka kideren borondatea epaitzeko epaiketa izan zen inolako bermerik gabekoa. Espainiar estatuari beste belarrondoko bat ematen dio ebazpen honek", gaineratu du. "Izebergaren punta da epaia, ehunka herritar daude modu injustu batean epaituak. Egun pozgarria da, Espainiari belarrondokoa ematen diolako eta planteatzen genituen bake eta elkarbizitza tesiak indartzen dituelako", esan du. "Herri honetan ez gaude salbu epaiketa injustuetatik". 

Erlazionatuak

Miren Zabaleta Bateragune auziaz

Euskalerria Irratia 2018 aza 07 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!