Auzitegi Nazionalak hartu du erabakia. Martxoaren hasieran jakinaraziko dute Altsasuko auziko behin betiko epaia. Urtarrilaren 23an egin zuten apelazio aretoan auziko epaia berrikusteko auzi saioa, defentsak nahiz fiskalak helegiteak aurkeztu baitzituzten auzitegi horrek ahozko epaiketan emandako ebazpenaren aurka. Ekainaren 1an zigortu zituen Altsasuko zortzi gazteak; denera, 79 urtera. Bi urtera zigortu zuten bat, eta bederatzi eta hamahiru urte arteko kondena jaso zuten gainerakoek, 2016an koska tabernan bi guardia zibil eta beren bikotekideekin izandako liskarrean parte hartu izana leporatuta.
Jose Ramon Navarro, Enrique Lopez eta Eloy Velasco magistratuek osatzen dute apleazioa aretoa. Iturri juridikoek Europa Pressi baieztatu diotenez, magistratuek erabaki bat hartu, eta arrazoiketa adostu dute. Jose Ramon Navarro, Auzitegi Nazionaleko presidentea, da txostengilea. Txotena idazten ari dira orain, eta diotenez, bi astetan egina izan dezakete.
Auzitegi Nazionalek emango duen epaiari Auzitegi Gorenean aurkeztu dakioke soilik helegitea.