Ez zeuden han edo ez zuten parte hartu. Altsasuko auzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretora heldu zen atzo, defentsak nahiz fiskalak helegiteak aurkeztu baitzituzten auzitegi horrek ahozko epaiketan emandako ebazpenaren aurka, eta atzo egin zuten helegite horiek aztertzeko auzi saioa. Iazko apirileko epaiketan deklaratu ezin izan zuten sei lekuko igaro ziren epaimahaiaren aurretik, eta zigortutako zortzi gazteak errugabetu zituzten.
Deklaratu zuen lehen testigua Koxka tabernan izan zen gau hartan, eta ez zuen liskarrik ikusi. Erasoa salatu zuten emakumeetako baten laguna zen lekukoa; epaileari adierazi zionez, une batean guardia zibiletako bat ikusi zuen lurrean, eta guardia zibilaren bikotekide eta lekukoaren laguna, makurtuta, poliziari laguntzen. Testuinguru horretan, testiguak ez zuen Julen Goikoetxea ikusi inor jotzen edo bultzatzen, eta Jon Ander Cob tabernan ere ez zuen ikusi.Era berean, baieztatu zuen Goikoetxea tabernan zegoela, baina hura ere ez zuen liskarrean parte hartzen ikusi, ezta Arnanz ere. Gainerako lekukoek ere bigarrenaren testigantza baieztatu zuten: Cob frontoian, Lezea, Arkangoa eta Gautxori tabernetan egon zela, baina ez Koxkan.