Motibazio politikoko biktimen legea aintzat hartu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 14a, 19:26

Iazko uztailean baliogabetu zituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2015ko legearen eduki nagusiak.

1950eko urtarrilaren 1etik aurrera eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko lege proposamena onetsi du gaur Nafarroako Parlamentuak. Alde bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-E taldeek, PSN abstenitu egin da eta aurka bozkatu dute UPN eta PPNk.

Uztailean baliogabetu zituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2015ko legearen eduki nagusiak. Hori dela eta, laukoak bigarren lege proposamen bat adostu du. Aurkeztean, Auzitegi Konstituzioanaren mugak kontuan harturik, hutsuneak izango dituen lege proposamena izango dela aitortu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!