Azken kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko sarea kolapsatu zuten Berri Txarrak taldeko jarraitzaileek duela hilabete. Gaur ilara luzeak sortu dira atzo iragarri zituzten hurrengo kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko. Tokian tokiko txarteldegietan izan da soilik sarrerak eskuratzeko aukera, eta goizean goizetik gerturatu da jendea saltokietara. 17:00etan hasi dira salmentarekin. Ordu eta erdian agortu dira.
Oraingoan herrietako frontoiak, gaztetxeak eta plazak bete nahi dituzte. Euskal Herriko hainbat herritan ariko dira otsaila eta martxoan, hala nola, Lekunberrin otsailaren 23an frontoian eta Altsasun martxoaren 27an gaztetxean.