Berri Txarrak taldeak kontzertu gehiago iragarri ditu: oraingoan herrietako frontoiak, gaztetxeak eta plazak bete nahi dituzte. Euskal Herriko hainbat herritan ariko dira otsaila eta martxoan, hala nola, Lekunberrin otsailaren 23an frontoian eta Altsasun martxoaren 27an gaztetxean. Sarrerak salgai izanen dira tokian tokiko txarteldegietan bakarrik, alegia, internet bidezko salmentarik ez da izanen.
Otsailaren 5ean jarriko dituzte salgai.