Poza Azkoiengo enpresaren atean duela 28egunetik jarrita dagoen piketean. Langile asanbladak onartu egin du, enpresa zuzendaritzarekin LAB sindikatuak adostutakoa eta bihar bertan itzuliko dira lanera. Greba latza izan dela onartuta, zabaldutako bideari garrantzia eman nahi dio LAB sindikatuak.
Lortutako akordioa ospatu eta baita oraindik ere lan munduan eta batez ere landa eremuan dauden injustizia, zapalkuntza eta prekaritatea salatzeko, larunbatean Iruñean deituta zegoen manifestazioa mantenduko du LAB sindikatuak.