Greba egunetan kontratazioak egin direla salatu dute Huerta de Peralta enpresako langileek

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 21a, 14:03

27 egun eman dituzte jadanik greban Azkoiengo enpresako langileek. Epe honetan Huerta de Peralta enpresak kontratazioak egin dituela salatu dute, greba eskubidearen kontrako neurria hain zuzen. Adierazi dutenez 30langile berri daude egunotan lanean. Bestetik, grebaren jatorria diren 9 kaleratzeak argudiorik gabe direla adierazi dute epaileek.

Greba egun gogorrak prentsaurrekoan langileek azaldu dutenez, kalean, protestan, poliziaren oldarraldiak pairatzen eta azken egunotan, hotz gordina sufritzen. Hala ere, sendo daudela diote, elkartasuna handia delako eta sustengo mezu aunitz jasotzen dituztelako. Azken egunotan gainera bultzada jaso dute epaitegietatik ailegatu zaizkien erabakiekin. Enpresak dionaren kontra, grebaren jatorria diren 9 kaleratzeak, inprozedenteak direla esan baitute epaileek. Ez da auzitara eraman duten gai bakarra. Greba egun hauetan, enpresak kontratazioak egin dituela salatu baitu LAB sindikatuak, 30 pertsona gutxienez, greba eskubidearen kontrako neurria hain zuzen.

Datorren larunbat arratsaldean manifestazioa eginen dute Iruñean, gatazka erabat blokeatuta dagoen une honetan, konponbidea eskatzeko. LAB sindikatuak, inplikazioa eskatu die instituzioei, ez soilik gatazkan bertan ematen diren gehiegikeriak bertan behera gera daitezen baita behingoz, enpresa akordio batetara iristeko bultza dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!