2010eko irailaren 14ean atxilotu zuten Eneko Compains. 5egunez egon zen inkomunikatuta. Bertan torturak salatu zituen, baita epaile aurretik pasa zenean ere. “Infernua bizi izan genuen” adierazi du Compainsek “bost egunez begiak estalita, inkomunikatuta egon nintzen. Mediku forensean salaketa egin nuen, habeas corpusa eskatu nuen Marlaska epailearen aurrean…”.
Iruñea eta Nafarroako epaitegiek ez zuten aintzat hartu bere salaketa, bainan epaitegi konstituzionalean jarritako elegiteak, auzia ikertzera behar zuen foru auzitegia. Orain kasua artxibatzea erabaki du epaileak, Compainsen lekukotza ez dela nahikoa torturak ikertzeko argudiatuta. “Zer gehiago egin nezakeen torturak frogatzeko?” azaldu du haserre Eneko Compainsek, “torturatzaileei markak uztea eskatu? Begiak itxita eman nituen bost egun, nola lortuko nituen testigantzak edo lekukoak? Hori ezinezkoa da”.
Estatuko auzitegiez gain, Nafarroakoak ere, torturaren inpunitatean laguntzen dutela salatu dute bai compainsek eta baita Sortu alderdiak ere. Eusko Erkidegoan bezala, nafarroan ere, izandako tortura kasuen gaineko ikerketa txostena eskatu dute.