Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Eneko Compainsen tortura salaketa berriz ikertuko dute epaitegiek

Euskalerria Irratia 2017-05-03 08:18   Politika  Nafarroa

Auzitegi Konstituzionalak agindu du, Iruñeko Auzitegiak salaketa artxibatu ostean. Iruñeko Auzitegiak egin gabe utzi zituen diligentzia batzuk eta horiek egin beharko ditu. 

Berriz ikertuko dituzte Eneko Compainsen tortura salaketak. Hala agindu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, aintzat hartu eta gero Iruñeko Auzitegiak ez zituela zenbait diligentzia egin: Compains berari, auzi medikuari, ofizioko abokatuari eta atxilotu zuten guardia zibilei ez zien deklaraziorik hartu. Konstituzionalaren aginduaren harira, orain deklaratuko dute. Horrek ez du esan nahi, baina, epaiketa eginen denik. 

Compains 2010ean eraman zuen atxilo Guardia Zibilak, Ekineko kide izatea leporatuta eta bi urte eman zituen espetxean. 

"Tortura basatiak" jasan zituzten sarekada horretan atxilotutako seirek, poltsa jarri zietela, kolpatu eta mehatxatu zituztela salatu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa