Justizia Auzitegiak Gobernuari arrazoi eman dio eta ez du Maravillas gaztetxearen hustutzearen agindua bertan behera utzi eta auziak aurrera segitzen du. Marques de Rozalejo eraikina okupatzea "usurpatze delitu arina" dela jasotzen du Auzitegiak ateratako oharrak. Hala, auziak irekita jarraituko du eta hustutze agindu zuzenik ez den arren ez du kasua itxita utziko. Izan ere, huste agindua geldiaraztea eskatzeak ez du esan nahi auzia guztiz itxi behar denik. Horixe eskatu zuen gobernuak eta arrazoi eman dio orain auzitegiak ere.