"Autoantolakuntzaz guztion artean eraikitako proiektua da egun Maravillas Gaztetxea. Edornork hartu dezake parte; norberaren jardun politikoa zein soziokulturala agratzeko aukera dago. Herri Mugimenduen elkargune bat da, gizarte kapitalistari aurre egin diezaiokeena", azaldu dute Alde Zaharreko gaztetxeko kideek. Salatu dute Nafarroako Gobernua eta bereziki Geroa Bai erantzule eginez ez duela hizketarako batere borondaterik: "Abuzuan desalojo saiakera izan zen eta gaur ebatziko duten errekurtsoaren ondoren ere, arriskuan egon daiteke gaztetxearen biziraupena", azaldu dute.
Nafarroako Justizia Auzitegiak artxibatu egin zuen gaztetxea husteko agindua. Baina, Nafarroako Gobernuak halakorik ez zuelako eskatu, auzia behin-behinean geldiaraztea eskatu baitzion, errekurtsoa jarri zuen auzia istearen aurka. Gaur ebatziko du hori epaitegiak. Horren ondoren "gatzetxea husteko arriskua" handitu daitekeela adierazi dute gaztetxeko kideek.
"Abuztuan argi utzi zuten ez daukatela ez hitzartzeko ez negoziatzeko asmorik. Hautatu duten bide bakarra errepresioarena izan da. Ez diote gatazkari irtenbiderik eman nahi", kritikatu dute. Egoeraren erantzule bereziki Geroa Bai egin dute Alde Zaharreko gazteteko kideek eta horregatik hizketarako beste bide bat zabaldu dute: "EH Bildurekin hizketan hasi gara auzoko eragile ezberdinek eskatuta, eta aurrera begira alterbatibak aztertzen hasi gara", azaldu dute.