Skolae hezkidetza programa aurkeztuko du Hezkuntza Departamentuak asteburu honetan Madrilen

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 25a, 20:19

Hezkidetza eta genero I. Nazioarteko Kongresuan aurkeztuko dute Skolae, genero ikuspegia sustatzen duen programa aintzindaria Estatu osoan. 

Skolae berdin bidean izeneko hezkidetza programa jarri du abian Nafarroako Gobernuak, berdintasunarekiko konpromisoa adierazteko gai diren ikasleak lortzeko helburuz. Asteburu honetan programaren aurkezpena eginen dute Madrilen Hezkuntza departamentuko ordezkariek.

Irrintzi Plazan  Aitor Lakasta Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria izan da Skolaeren mamiaz  solasean eta baita sektore batzuetatik egiten dizkioten kritikez ere. Bestalde hiru irakasleren ahotsak ere aditzeko parada izan dugu: Atarrabiako Amalur Haur Eskolako Eva Mendia, Berrizarko Mendialdea ikastetxeko Ixiar Lujanbio eta Iturrama Institutuko David Dominguez irakasleek adierazi dute programa hau erabakiorra izanen dela ikasleak berdintasunean hezitzeko eta baita irakasle eta familien ikuspegia aldatzeko ere. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!