Irrintzi Plazan Aitor Lakasta Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria izan da Skolaeren mamiaz solasean eta baita sektore batzuetatik egiten dizkioten kritikez ere. Bestalde hiru irakasleren ahotsak ere aditzeko parada izan dugu: Atarrabiako Amalur Haur Eskolako Eva Mendia, Berrizarko Mendialdea ikastetxeko Ixiar Lujanbio eta Iturrama Institutuko David Dominguez irakasleek adierazi dute programa hau erabakiorra izanen dela ikasleak berdintasunean hezitzeko eta baita irakasle eta familien ikuspegia aldatzeko ere.