Gaur jakinarazi die langileei erabakia Volkswageneko zuzendaritzak. Aurreikusita zeuden bost egunei bi gehitu dituzte. Hala, zazpi egunez etengo dute autoen ekoizpena, motor faltagatik. Zazpitik lau egun zehaztu dituzte oraingoz: urriaren 26a, eta azaroaren 2a, 5a eta 9a. UGT sindikatuak adierazi duenez, "gutxieneko lan taldea" deituko dute egun horietan lanera.
Egoerak noiz arte iraungo duen galdetuta, zuzendaritzak jakinarazi du Alemaniatik ez dietela galdera erantzun. Baieztatu dute "Diesel motoreen salmenta gutxitu" dela; hala ere, Nafarroako Volkswagenen eskaera kopurua mantendu dute: 55.749 auto.