Volkwagenen ekoizpena geldirik izanen da ostiralean baina ez bulegoetako lana

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 23a, 08:13

Multinazionalak erabaki hori hartu du akordiorik lortu ez duelako langileen ordezkariekin. Auto ekoizleak ez dira lanean izanen ostiralean, baina bai bulegoetan aritzen direnak eta auto konponketak egiten dituztenak ere. 

Landabengo lantokiko ordezkari sindikalek ez dute babestu Volkswageneko zuzendaritzak egindako proposamena berriz ere geldialdia egiteko euren jardunean. Izan ere, zuzendaritzaren planteamentuan "egunen poltsa" erabiltzea jasotzen zen eta hori onartezintzat jo dute UGT, CCOO, LAB, CGT eta ELA sindikatuak "muturreko egoeratarako sortutako baliabidea" delako. Confederacion de Cuadros izeneko langileen ordezkari taldea da zuzendaritzak egindako proposamena onartu duen bakarra, uste duelako, "lasaitasuna" emanen liekeela langileei eta "berdintasun" egoeran egonen litzatekeela lan-taldea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!