Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, aurreko astean Iruñeako Kale Nagusian bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen emakumea hil egin da. Zaragozako Miguel Servet ospitalean zendu da.
Atzo gizona espetxeratu zuten emakumea hiltzen saiatzea eta sutea leporatuta. Gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik eta emakumearekiko urruntze agindu bat ere bazuen.
Nafarroako Gobernuak gertatutakoa salatu egin du ohar baten bidez. Bihar eguerdian elkarretaratze isila deitu du Iruñeko Udaletxe plazan, emakumeen kontrako indarkeria salatu eta biktimaren senide eta lagunei basbesa agertzeko.