Asteburuan igorri zioten Iñaki Abadi 'Altsasukoak Aske' izenburua duten kamisetak. Baina ez zaizkio iritsi. Arrazoia zein izan da? Funtzionarioek "erasotzat" hartu dituzte kamiseta horiek eta ez dizkiote Altsasuko gazteari helarazi. Hala salatu dute sare sozialetan Altsasuko Gurasoek.
703 egun daramatzate preso Adur Ramirez de Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek; 134 egun berriz, Iñaki Abadek, Aratz Urrizolak, Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak.