Inbertsio jasangarrien legea onartu du Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 4a, 15:04

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak adierazi du lege proposamenik izango ez balitz ministerioak ez lukeela erantzungo.

 

Nafarroako Parlamentu osoko bilkurak inbertsio plan jasangarria aratzen duen lege proposamena onartu du. Honen bitartez Nafarroak duen 113 milioi euroko superabita inbertsio planera esleituko da. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal dugu eta Ezkerra taldeen baiezko bozkak jaso ditu, eta gainerako taldeak abstenitu egin dira. 

Oposizioa oso kritiko agertu da laukoaren eta gobernuaren kudeaketarekin, gogora ekarrizk Espainiako Ogasun Ministerioak ez duela inbertsioa onartu. Nafarroako Gobernuko Ogasun kontseilari Mikel Aranburuk uste du lege proposamena ez litzatekeela beharrezkoa izango Estatuarekin akordioa egongo balitz. "Baina ez du oztopatzen", adirazi du: "Eztabaida piztu eta Ministerioaren harreta deitu du, eta ontzat hartu daiteke". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!