"Nafarroarekin Espainiako Ogasun ministerioa ez da harremanetan jarri. Inork ez digu eskatu aurkeztutako inbertsio jasangarrietarako plana zuzentzeko", hitz horiekin argitu du Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaleak 113 milioi euroekin gertatzen ari dena. "Maria Txibite gaia nahasi nahian dabilela ematen du. Dagokigun lana egin dugu eta orain pilota Madrilen teilatuan dago. Hark erabaki beharko du Nafarroako proposatutako inbertsio plana baimentzen duen ala ez", gaineratu du.
Laukoak nafarren alde egin dezala eskatu dio PSNri
Osoko bilkuran ostegunean Gobernua babesten duten lau alderdiek aurrera aterako dute 113 milioi euroko inbertsio plana jasotzen duen legea. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguke eta Izquierda-Ezkerrak erregistratu zuten duela bi aste lege proposamen hori, eta irakurraldi bakarrean onartuko dute: "PSNri dei egiten diogu, urtarrilean Maria Txibitek berak esan bezala, ausardiaz jokatzera eta Nafarroarako onak izanen liratekeen inbertsioak babestera", esan dute.