Baldintzatutako babesa eman diote Hezkuntza Itunari LAB, Steilas, Afapna, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek. Hala adierazi zuten atzo parlamentuko hezkuntza batzordean. Nabarmendu zuen "gutxieneko oinarrizko hobekuntzak" jaso direla Itun horretan eta alderdi politikoei konpromisoa hartzeko eskatu zieten "minimo horiek beteko direla ziurtatzeko".
Poemos-Ahal Duguk eskatutako batzordean izan ziren Hezkuntza Ituna sinatu zuten sindikatuetako ordezkariak. Bigarren agerraldi bat ere eskatua zegoen Ituna sinatu ez duten ELA, CSIF eta APS sindikatuetako ordezkariak ere bertaratzeko, baina, azken unean Ahal Duguk erretiratu egin zuen aukera hori eta parlamentura joan gabe gelditu ziren hiru sindikatu horiek. "Arduragabe" jokatzea leporatu dio Orain Bai taldeko kideek Ahal Dugukoei eta Laura Perez, Ruben Velasco, Carlos Couso eta Fany Carrilloren taldeak adierazi duen hiru sindikatu horiek gonbidatuko dituztela.