Inbertsio jasangarriak egiteko foru lege proposamena onartuko dute ostegunean Nafarroko Parlamentuko osoko bilkuran. Gobernua babesten duten lau alderdien babesa izanen du, gutxienez, 113 milioi euroko inbertsio planak, nahiz eta proposamenak ez duen Espainiako Gobernuaren baimena lortu.
PSNko Maria Txibitek denbora gehiago eskatu du plana ongi aztertu eta Espainiako Gobernuak aztertu ditzan. Baina Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu-Orain Bai eta Ezkerra alderdiek atzera bota dute PSNren eskaria, Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen bilkuran.
PSNk, gainera, txosten juridiko bat ere eskatu du azter dezaten ondorio juridikorik izan dezakeen lege horrek. EH Bilduko Adolfo Araizek nabarmendu duenez juridikoki egingarria da.