Nafarroako Polizien Lege berriaren proposamena erregitratu dute gaur Geroa Bai eta EH Bilduk, Nafarroako Parlamentuan. Podemosek legea babestuko duela adierazi zuen; beraz, UPN, PSN eta Ezkerra abstenituz gero, testuaren tramitea bermatuko litzateke.
Foruzaingoko APF sindikatuak adierazi duenez "proposamen honen tramitazioa ezinbestekoa da zerbitzu publikoaren garapen eta hazkunderako". SPF sindikatuak legea lehen bait lehen onartzea nahiko luke, araudiaren garapena ere ahalik eta lasterren egiteko.
Porposamenak aurrera egitea nahiko lukeela adierazi du, era berean, Nafarroako Gobernuko bozeramaila, Maria Solanak. "Guztientzako onuragarria" izango litzatekeela uste du.