Geroa Bai eta EH Bildu alderdiek Foruzaingoko APF eta SPF sindikatuekin adostu duten Polizien Lege berria Nafarroako Parlamentuan babestea onartu du Podemos-Ahal duguk. Legea onartzeko, baina, parlamentuko beste talderen babesa behar dute. Ezkerra, PSN eta UPNren botoa edo astentzioa izango dutela uste dute talde sustatzaileak. Legearen behin behineko testua datozen egunetan aurkezteko asmoa dute. Aurrera eginez gero, parlamentuko taldeen lege proposamen gisa tramitatuko litzateke.
Nafarroako Gobernuak aukeztutako Polizien Legearen aurka azaldu zen Podemos-Ahal dugu, hasieratik, legeak ez zuelako sindikatuen babesik. Iazko urrian atzera bota zuen Nafarroako Parlamentuak legea. Geroztik sindikatuekin negoziaketan izan dira Geroa Bai eta EH Bildu legea hobetzeko asmoz.