Sei hilabete iraun du langabeziaren beheranzko joerak Nafarroan. Abuztuak eman dio amaiera, uztailean baino 95 biztanle gehiago joan baitira lan eske enplegu zerbitzu publikoetara; %0,29 egin du gora. 32.664 langabe daude. Azken urtea kontuan izanik, berriz, %9,14 egin du behera datuak, iaz baino 3.287 langabe gutxiago daude orain.
Gizon baino emakume gahiago daude langabezian Nafarroan. 13.002 gizon eta 19.662 emakume. 25 urtetik beherakoen artean, berriz, parekatu egin da datua: 1.525 gizon eta 1.553 emakume daude langabezian.
Batez ere, zerbitzuek jasan dute igoera (+314), 21.753 langabe daude; industrian 55 aktibo gehiago dituzte (4.498). Abeltzaintzan, berriz, behera egin du langabeziak (-205), 1.709 langabe daude. Eraikuntzan, 21 langabe gutxiago daude, 1.682. Lanik gabeko kolektiboan, 48 langabe gutxiago daude, 3.022.
Atzerritarren artean, uztailean baino 176 langabe gutxiago daude, iaz baino 342 gutxiago; 6.002 guztira.
Abuztuan 31.043 kontratu sinatu ziren Nafarroan. Uztailean baino 3.018 gatxiago dira, iaz baino lau gutxiago. Kontratu horietatik 1.994 kontratu mugagabeak dira, eta 29.049 aldi baterako kontratuak.
Gizarte Segurantzan, 280.415 lagun
Uztailarekin alderatuta, %0,20 egin du behera Gizarte Segurantzan izen eman duten langileen kopuruak. Abuztuan 280.415 lagunek eman dute izena. Iazko datuekin alderatuta, %3,25 egin du gora datuak, 8.820 gehiago dira.