Maiatza hilabete aproposa izan ohi da enplegu sorkuntzarako eta oraingoan ere hala izan dela nabarmendu du Miguel Laparra Gizarte gaietako kontseilariak. 1.183 bizilagunek lortu dute lana, iazko epe berean baino %3,43 gehiagok. Langabeziaren zerrenda gutxituz baldin badoa ere oraindik 33.336 bizilagun daude.