2015ean atxilotu eta herrialdetik kaleratzeko agindua helarazi zioten Cheikhounari. Txantrean bizi da duela urte zenbait jaiotzez senegaldarra den arren. Bizimodua eta bizilekua Iruñeko auzoan ditu Cheikhounak eta modu horretan ari dira aldarrikatzen bai bera eta baita bere lagun taldea ere kaleratze agindua ezagutu zutenetik. Ordutik, mobilizazio ugari egin dituzte eta babes asko jaso dituzte handik eta hemendik. Orain, kaleratze agindu hori geldiarazia dagoela adierazi dute ohar baten bidez. Cheikhounak Txantrean gelditzeko aukera izanen du. Datozen hilabeteetarako bertan bizitzeko baimena izanen du eta zenbait urteren ondoren berritu egin beharko du baimen hori. Jasotako babes guztiaren eta egindako mobilizazioen garaipena dela nabarmendu dute Cheikhounaren lagunek ohar batean.