Txantreako bizilagun bat Senegalera kanporatuko duten erabakiko du epaileak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 24a, 08:19

Duela zenbait urte iritsi zen Iruñera Cheikhuona. Kale salmentan ari zela poliziak geldiarazi eta paperik gabe zegoela ohartuta kaleratze agindua zabaldu zioten espedientean. Asteazkenean izanen du epaiketa. 

Elkarretaratzea eginen dute Txantreako bizilagunek eta SOS Arrazakeria taldeak deituta Cheikhuona-ri babesa emateko. Asteazkenean izanen da Nafarroako Justizia Auzitegiaren parean. Egun horretan hartuko du erabakia epaileak: Cheikhuona Senegalera kanporatzea edo ez. 

Duela zenbait urte iritsi zen Iruñera Cheikhuona. Ordutik, Txantrean bizi da. Kale salmentan ibili da eta horretan ari zela geldiarazi zuen poliziak. Paperik ez zuela konturatuta espedientean kaleratze agindua ireki zioten, eta hargatik, epaileak hartu beharko du erabakia. Txantreako bere bizilagunek eta SOS Arrazakeriak taldeak bertan gelditzeko eskubidea eskatuko dute elkarretaratze bidez asteazkenean 9:00etan auzitegi parean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!