Talde bortxaketako parte hartzaileak aske jarraitzearen alde azaldu da epaitegia

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 18a, 09:54

Argazkia: Iruñerriko Mugimendu Feministak behin eta berriz azpimarratu du justia ere sistema heteropatriarkalaren parte dela.

Behin behineko askatasunaren kontra fiskaltzak eta herri akusazioek jarritako helegitea atzera bota du Nafarroako Auzitegiak. Bederatzi urteko espetxe zigorra dute bost gizonek, 2016ko bortxaketarengatik.

Kalean jarraituko dute 2016ko sanferminetan neska bat bortxatu zuten bost gizonak, Nafarroako Auzitegiak behin behineko askatasunaren aurka fiskaltzak eta herri akusazioek egindako errekurtsoa atzera bota eta gero.  Bederatzi urteko espetxe zigorra dute bost gizonek, sexu abusuengatik.

Fiskalak, biktimaren akusazioak eta Nafarroako Gobernuaren zein Iruñeko Udalaren akusazioek aurkeztu zuten helegitea.

Epaiak kontrako boto bat izan du; hain zuzen ere, baldintzapean, 6.000 euroko fiantzarekin aske uztearen kontra botoa eman zuen epaile berarena.

Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren egoera beste auto batean argituko dute, pasaporte berritzen saiatu zelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!