Ernaik mobilizazioak eginen ditu Altsasuko gazteak askatzeko exijituz

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 14a, 07:52

Gaur eta bihar Ernai gazte antolakundetik herri eta eskualde mailako 20 mobilizaziotik gora antolatu ditu Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko. Mobilizazio nagusiena bihar izanen da 18:00tan Iruñeko San Frantzisko plazatik irtenda.

Akanpatzea eginen du Ernai gazte antolakuntzak Iruñeko Basotxoan (Bosquecillon). Eta ez hori bakarrik, Hego Euskal Herri osoko herri hainbatetan mobilizatuko dira gazteak Altsasukoen askatasuna exijituz. Gaur eta bihar eginen dituzte protestak eta lo zakua eramateko deia ere egin dute, bereziki Iruñean. Manifestaziorik handiena bihar egin nahi dute San Frantzisko plazatik aterata. 

MOBILIZAZIO GUZTIAK:

EKAINAK 14, OSTEGUNA

  • DURANGALDEA Durango · 18:30 · Santa Ana
  • OARSO-BIDASOA Orereta · 19:00 · Herriko plaza
  • LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU Ondarroa · 19:00  · Alameda
  • AIARALDEA Laudio ·19:30 · Lamuza plaza
  • DONOSTIA : 19:30 · Bulebarra
  • TOLOSALDEA : Anoeta · 19:30 · Plaza
  • BURUNTZALDEA Lasarte · 19:30 · Okendo plaza
  • EZKERRALDEA : Barakaldo · 19:30  · Bide Onera plaza
  • URIBE BUTROE Mungia · 19:30 · Txistulari
  • BUSTURIALDEA Gernika-Lumo · 19:30 · Merkurio
  • HEGO URIBE Galdakao · 20:00  · Udaletxea
  • URIBE KOSTA : Algorta · 20:00 · Telletxe
  • GASTEIZ : 20:00 · Andra Mari Zuria

 EKAINAK 15, OSTIRALA

  • IRUÑEA : 18:00 · San Frantzisko plaza
  • GOIERRI : Beasain · 19:30 · Bideluze
  • BORTZIRIAK : Lesaka · 19:30 · Herriko plaza
  • LAUTADA : Agurain · 20:30 · Herriko plaza
  • UROLA KOSTA : Zumaia · 20:00  · Magnolioa
  • GORBEIALDEA : Murgia · 20:00 · Herriko plaza
  • BILBO : 20:00 · Indautxu plaza

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!