Altsasuko gazteekin elkartasunez eta aska ditzaten exijitzeko, Espainiako Gobernu ordezkaritzan kateatu dira Ernai gazte antolakundeko zortzi kide. Beste hainbat lagun ere bertan izan dira, sostengua adieraziz.
Euskal gazteria, aurrera! eta Utzi bakean euskal gazteria! oihukatuz, delegaritza barrura sartu dira Ernaiko zenbait militante. Topatu-info-k egindako bideoan ikus daiteke:
Espainiako Delegazioan sartu dira gazteak Altsasukoen alde #AltsasukoakAske pic.twitter.com/oe7W6BwTgi
— Topatu (@topatu_eus) 12 de junio de 2018
Azkenean, Espainiako Poliziak atxilo hartu ditu kateatuta zeuden gazteak, "desordena publikoa" eta "erresistentzia" egotzita.
Eraikinera kateatu dira zenbait gazte #AltsasukoakAske pic.twitter.com/zxdIpQWUsJ
— Topatu (@topatu_eus) 12 de junio de 2018