Manifestua sinatu dute eragile sozial, kultural, sindikal eta politiko hainbatek. Altsasuko auziaren aurrean eta epaia ezagututa ez dutela onartzen epaiketa osoan proportzio fakta nabarmena izan delako. Nafarroako Auzitegiak ikertu, epaitu eta behar izanez gero zigorrak ezartzeko ardura izan beharko luke eta ez Auzitegi Nazionalak. Errefusatu egiten dute era berean prebentzio kartzelaldian egon beharra eta neurriz kanpoko zigorrak ezarri dizkietela ere salatu dute.
Bake, elkarbizitza, giza-eskubide eta kalitate demokratukoen alde lan eginen dutela berretsi dute denek. Hala, justizia eskatzeko larunbatean manifestazioan parte hartzeko deia egin dute:17:00etan izanen da Sadar futbol zelai hertzetik abiatuta.