Justizia eta aitortza jaso dute 78ko sanferminetako biktimek

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 11a, 07:48

Ekitaldia egin zuten larunbatean 1978ko sanferminetan izandako sarraskia gogoratu eta biktima izan zirenak aitortzeko. 40 urteren ondoren iritsi zaie egia azaleratzeko unea. 

Zer? Nork? Zergatik? Hiru galdera horiek izan ziren Gaiarre antzokiko eskenatokian proiektatuta. Lehenengo erantzunak eman zituzten larunbateko ekitaldian. 40 urte behar izan dira egia aurkitzen hasteko. 1978ko sanferminetan gertatutakoa ikertzen ari den aditu taldearekin batera egin zuten ekitaldia Iruñeko Udaleko ordezkariek. 

Uztailaren 8 hartan Iruñean bizitakoa gogoratzeko bala eta sirena soinuak entzun ziren antzokian. 100 proiektil, 5.000 gomazko pilota eta negar egiteko 2.000 bote. Iluntzeko 22:20 ziren German Rodriguezi tiro batek hil zuenean. Karlos III. eta Orreaga kale artean izan zen hilketa hura. "Gertakari haiek izan ondoren Udalak duen ardura, orain arte hartu gabekoa, zuzentzera dator orain ekitaldi honen bidez. Egun historikoa da gaurkoa, duela 40 urte egin behar izan zena. Isiltasuna, indignazioa eta memoria berreskuratze bidean 40 urte joan dira", adierazi zuen Josea Asiron alkateak ekitaldian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!