Txosten tekniko dokumentala osatu du aditu talde batek 1978ko sanferminetan gertatutakoa aztertzeko. Ondorio nagusien artean,lau:
- Sumarioa berriz ere ireki beharra azpimarratu dute
- Kereila berri bat jartzea aintzat hartu beharko litzatekeela "gizateriaren kontrako oldarraldia" izan zelako.
- Poliziaren jarrera aurretik erabakita zegoela eta herritarrak zigortzea eta eskarmentu ematea zela xedea.
- Egin zen ikerketa judiziala arduragabea izan zela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Emilio Majuelo eta Juan Carlos Garciarekin batera izan dira lan taldean. Beraiekin, Iosu Txueka, Pedro Ibarra, Amaia Kowasch, Jacinto Lara, Pepe Uruñuela eta Begoña Zabala, besteak beste.
78ko sanferminen inguruan orain arte bazeuden dokumentuez gain, 60 testigantza berri bildu dituzte azken bi hilabeteotan. "Garrantzitsua litzateke garai hartako dokumentuak desklasifikatzea", esan du Nerea Perez Ibarrolak. Uztailaren 8 hartan 100 zauritu, balaz zauritutako beste zortzi eta hildako bat izan ziren. Aurretik planeatutakoa zela uste dute adituek.
Prentsaren aurrean aurkeztu dute txosten tekniko dokumentala gaur eta jendaurrean ostiralean erakutsiko dute Gaiarre antzokian 19:00etan.