Altsasuko gazteak atxilotu ditu Guardia Zibilak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 5a, 09:01

Iñaki Abad, Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea atxilotu ditu. Epaia jakin berritan Guardia Zibila izan da gazteak atxilotzen. Beste hiruk 569 egun daramatzate espetxean, urrunduta. 

Guardia Zibilak Altsasu beste behin "hartua" du. Tentsio uneak bizi dituzte herrian goizean goizetik. Atxiloketez gain kargak eta isunak ere jasaten ari dira herritarrak. Dagoeneko lau dira atxilotutako gazteak: Iñaki Abad, Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea. Epaia ezagutu berritan izan dira atxiloketak. Gazteak epaitu dituzten magistratuek eman dute atxilotze agindua. Epailearen aurrera eramanen dituzte eta hark erabakiko du espetxera bidaliko dituen edo ez. Beste hiru gaztek 569 egun daramatzate espetxean, urrunduta.

Mobilizazioak gaur eta ekainaren 16an 

Atxiloketak salatzeko protestara deitu dute Iruñean: 20:00etan kontzentrazio zaratatsua egingo dute Gaztelu Plazan. Eta ekainaren 16an Altsasuko Gurasoek deituta manifestazioa eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!