Altsasuko Gurasoen ordezkaritza bat Estrasburgon da jada. Auziaz informazioa helaraztea izanen da xedeetako bat, Horretarako europarlamentariekin batzartuko dira gaur. Horretaz gainera bihar topaketa batzuetan hartuko dute parte: Defending Fundamental Rights in the EU: the Spanish Case izenekoetan.
561 egun daramatzate preso dagoeneko Altassuko Auzian epaitu dituzten zortzi gazteetatik hiruk.