558 egun daramatzate Altsasuko auzian epaitu dituzten zortzi lagunetatik hiru. Urrunduta daude guztiak duela 558 egun. Epaiketa amaituta sententziaren zain daude orain. Eta justzia egitea da eskatzen ari direna. Bidezko epaia eta proportzionala. 2016ko urriaren 14an liskarra izan zen taberna atarian. Terrorismoren zantzurik bat bera ere ez zela izan nabarmentzen ari dira. Altsasuko Gurasoek uste dute garrantzitsua dela egun hauetan informazioa zabaltzen segitzea.