Loxin enpresako langileek ez dute etsi nahi eta negoziazioan azkeneraino joko dute lanpostuen defentsan

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 17a, 12:49

Nafarroatik kanpora eraman nahi dute lantokia. Eta horrek ekarriko du langileria kaleratzea. 40 familia baino gehiago leudeke arriskuan. Baina, langile horiek uste dute euren egitekorik gabe enpresak ez duela izanen aurre egiterik. 

Denbora agortzen ari zaie. Negoziazioetan aurrera pausorik ez dute eman eta enpresak bereari eusten segitzen diola adierazi dute Loxin enpresako langileek. Nafarroatik kanpora eraman nahi dute lantokia. Eta horrek ekarriko du langileria kaleratzea. 40 familia baino gehiago leudeke arriskuan. Baina, langile horiek uste dute euren egitekorik gabe enpresak ez duela izanen aurre egiterik. 

Aeronautikan aditu

Loxin 2002ko Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen du: 60 enplegatuetatik 36 kaleratu nahi izatean. Lan taldea greba mugagabean ari da Nafarroako lantegiko enpleguari eutsi nahian. Konplexutasun handiko makinak ekoizten ditu, hainbeste zehaztasunez ezen mundu-mailan ia-ia lehiakiderik ez baitu. Hori izan zen arrakastaren gakoa nafar sorlekuko konpainia horrendako, eta horrela eginez bere produktua munduko bazter anitzetara eraman zuen.

2012an Kataluniako Aritex enpresak Loxin eskuratu zuen, eta 2015ean Aritex bera izan zen xurgatua Txinako AVICen aldetik. Handik goiti oso erabaki okerrak hartu ziren, eta horrekin batera sektoreak geldialdi bat izan zuen. Orduan Zuzendaritzak argudio nahikoak bazituen erabaki zorrotz bat hartzeko: EEE bat sustatzea, eta horren ondorioz 60 langiletik 36 kaleratzea.

Bihar eseriko dira ofizialki azkenekoz mahai baten inguruan zuzendaritzarekin batera. Ez da erraza izanen baina langileek segituko dute lanpostuen defentsa egiten.  Testuinguru honetan Loxingo plantillak uste du Nafarroako erakundeek esku hartu behar dutela Loxinendako proiektu bideragarri bat bilatzean eta lanpostuak mantentzean. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!