'Naparra' berriz bilatuko du Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 15a, 07:53

>Joxe Migel Etxeberria 1980an ikusi zuten azken aldiz, Ziburun. Bahiketa Batallon Vasco Españolek aldarrikatu zuen. 2016an, Landetan egindako bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman.
>Gaur prentsaurrekoa emango dute Donostian Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria Naparraren anaia eta Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioaren presidentea, egoeraren berri emateko.

Joxe Migel Etxeberria, Naparra, berriz bilatzeko eginbideak irekitzea onartu du Auzitegi Nazionalak, sendiak esan duenez. 1980an desagertu zen, gerra zikinean.

Gaur prentsaurrekoa emango dute Donostian Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria Naparraren anaia eta Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioaren presidentea, egoeraren berri emateko.

Komando Autonomoen ustezko kidea zen Naparra, eta 22 urte zituen desagertu zenean, 198ko ekainean. Azken aldiz Ziburun (Lapurdi) ikusi zuten.

2016ko urruan, auzia berriz ireki zuen Audientzia Nazionalak, familiak "gorpua dagoen toki zehatza"ren inguruko datuak eman zituenean, Landetan (Frantzia), jakiteko datu berriak eman zituenean.

Iñaki Errazkinek azaldu zuenez, Espainiako zerbitzu sekretuetako (CESID) kide ohi batek 'Naparra'ren gorpuaren kokalekuari buruzko informazioa eman zion eta baita "krokis zehatz" bat ere

NBEk "nahitaezko desagertze" kasua izendatu zuen, eta beraz, Naparraren kasua ez da preskribatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!