Naparraren gorpua bilatzen segitzeko eskatu dute haren senideek

Euskalerria Irratia 2018ko api. 10a, 10:08

Eneko Etxeberria Naparra zenaren anaia, haren argazkia duela.

Jose Migel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko ahaleginetan jarraitzeko eskatzen ari dira haren familiako kideak. Mont-de Marsan-dik gertu bilatzea proposatu du forentseak.

Iaz saialdi bat egin zuten, Espainiako gerra zikinarekin loturiko iturri baten informazioa baliatuta, baina, ez zuten emaitzarik lortu. Jose Migel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzen segitzeko eskaera egin dute haren senideek. Paco Etxeberria forenseak ere nabarmendu du bilaketa lanak Mont-de-Marsans inguruan izan beharko litzatekeela. Hori da egin duen proposamena eta horri eutsi diote Naparraren senitartekoek ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!