"Euskara mehatxu gisa ikusarazi nahi izateak asko dio batzuen maila politikoaz", adierazi du Barkosek, PPk antolaturiko karabana linguistikoa ardatz, eta, batez ere, oposizioko hainbat taldek darabilten euskararen inposizioaren mamuari erreferentzia eginez. Kanpainak "Nafarroaren izaera politikoaren eta hizkuntzaren inguruko ezjakintasuna" islatzen du.
Era berean, EAJk euskadiren estatutuari buruz egindako proposamena hizpide, azpimarratu du Nafarroa "nafarrek nahi dutena" izanen dela, haien esku dagoela estatus politikoa.
"Nafarroak, subjektu politikoa den heinean, soilik herritarren ahotsari men eginen dio", argitu du, eta, proposamenari buruz galdetuta adierazi du "oso argi" daukala zeintzuk diren gaur gaurkoz Nafarroako "gehiengoak".