Ehun lagun inguru batu dira bart artzapezpikutzaren parean. Esa herrian, artzapezpikutzarena den etxebizitza batean bizi dira Pilar, haren alaba eta biloba. Etxetik kaleratuko dituztela mehatxatu dituzte. Artzapezpikutzaren arabera etxebizitza horrek ez du bizigarritasun baimenik eta egokitzeko lanak oso garesti lirateke. Maiatzaren 29an jarri diete epemuga. "Pilar eta bere familia ez da etxetik mugituko", oihukatu zuten atzo Hipotekek Kalteturikoen Plataformako kideek eta hainbat herritarrek elkarretaratzean.