Txeke horiek, egitasmoak banatzen dituen gainerakoak bezala, euskarazko liburuak erosteko baliatu daitezke, egitasmoan parte hartzen duten Iruñeko 9 liburu dendetakoren batean.
Irakurzaletasuna sustatzea helburu nagusi duen egitasmo honetan hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:
1- Liburutegira joan, euskarazko liburu bat aukeratu eta mailegu zerbitzua erabilita etxera eraman irakurtzeko.
2- Behin liburua irakurrita, liburutegira itzuli eta irakurle-fitxa erraz bat bete. Honen truk erosketa-txekea jasoko duzu.
3- Erosketa-txeke horrekin %35 merkeago erosi euskarazko beste liburu bat. Oparitu merkeago erositako liburua lagun, senide, lankide edo zure buruari.
Nafarroan Ultzalmaldea, Lizarra, Burlata, Sakana, Berriozar, Berriobeiti, Antsoain, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Zizur nagusia, Malereka, Iruñea, Leitzaldea, Barañain eta Esteribarko liburutegiek hartzen dute parte ekimen honetan.
Parte hartzeko epea, maiatzaren 31n amaituko da liburutegietan, eta orduan, 30€ko beste 6 erosketa-txekeren zozketa eginen da, oraingoan, maiatzean parte hartu dutenen artean. Txeke berezi horiek edo ohiko prozeduraren bidez eskuratutakoak liburu dendetan erabiltzeko epea ekainaren 15ean amaituko da.
Apirileko irabazleak: San Francisco, Yamaguchi, San Pedro, Arrosadia, Sanduzelai eta Nafarroako liburutegietako irakurleak izan dira. ZORIONAK!
Info +: http://topagunea.eus/irakurri/