Iruñeko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoak, apirileko parte hartzaileen artean 30€ko balioa duten 6 EROSKETA-TXEKE banatu ditu, zozketa bidez. Txeke horiek, egitasmoak banatzen dituen gainerakoak bezala, euskarazko liburuak erosteko baliatu daitezke, egitasmoan parte hartzen duten Iruñeko 9 liburu dendetakoren batean.
Irakurzaletasuna sustatzea helburu nagusi duen egitasmo honetan hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:
1- Liburutegira joan, euskarazko liburu bat aukeratu eta mailegu zerbitzua erabilita etxera eraman irakurtzeko.
2- Behin liburua irakurrita, liburutegira itzuli eta irakurle-fitxa erraz bat bete. Honen truk erosketa-txekea jasoko duzu.
3- Erosketa-txeke horrekin %35 merkeago erosi euskarazko beste liburu bat. Oparitu merkeago erositako liburua lagun, senide, lankide edo zure buruari.
Parte hartzeko epea, maiatzaren 31n amaituko da liburutegietan, eta orduan, 30€ko beste 6 erosketa-txekeren zozketa egingo da, oraingoan, maiatzean parte hartu dutenen artean. Txeke berezi horiek edo ohiko prozeduraren bidez eskuratutakoak liburu dendetan erabiltzeko epea ekainaren 15ean amaituko da.
Apirileko irabazleak: San Francisco, Yamaguchi, San Pedro, Arrosadia, Sanduzelai eta Nafarroako liburutegietako irakurleak izan dira. ZORIONAK!
Info +: http://topagunea.eus/irakurri/