Ebro ibaian aurkitu zuten atzo gorpua. Joan den apirilaren 5ean bi lagun zihoazen auto barruan eta atzera egiteko maniobraren unean autoa ibaira erori zen. Gidariak lortu zuen autotik irten eta ibai ertzera iristea, igerian bazekielako. Haren ondokoak baina, autotik irtetea lortu bazuen ere ibaiak zeraman emari eta indarrarekin berehala galdu zen bere arrastoa. Autopsiak berretsi du itota hil dela gizona.