Apirilaren 5ean Ebroren ur-emaria oso handia zen, ur-korronte handiarekin jaisten zen. Ezustekoa izan zuten bi gizonezkok autoarekin. Atzera egiteko maniobra egiterakoan, nahigabean uretaraino sartu zitzaien autoa. Eta ura leporaino berehala iritsi zitzaien, nonbait. Gidaria eta ondoan laguna zihoazen. Lagunak berehala lortu zuen autotik atera eta igerian ibai ertzera iristea. Ez zuen zorte bera izan ordea, gidariak. Autotik irten bai baina ordutik desagertuta dago. Eta ordutik ari dira haren bila Ebro ibaian. Suhiltzaileak lanean dabiltza eta baita urpekariak ere. Baina oraingoz ez da gaztearen berririk.