Gaueko billabesek beirak izanen dituzte gidariak babesteko

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 28a, 11:10

Ekainetik aurrera erosiko dituzten hamabi autobusek edukiko dituzte, eta jada badira segurtasun neurri hori dauzkaten beste sei. Gidariek aldarrikatutako neurria da, gaurko hainbat bidaiatan arazoak izan eta gero.

Gidariak babesteko beirak izanen dituzte billabesek, haien eta bidaiarien artean distantzia jarriko duten elementuak. Billabesako langileen aldarria izan da, gaueko zerbitzuan hainbat eraso izan eta gero. 

Mankomunitateak ekainetik aurrera erosiko dituen hamabi autobusek edukiko dituzte, eta jada badira segurtasun neurri hori dauzkaten beste sei. Autobus bakoitzeko, 2.100 euroko kostua du beira jartzeak. 

Une honetan, halako sei daude martxan, 4 eta 7 lineako autobusetan. Bidaiari gehienek (%92ak) positiboki balotzen du neurria, %7a baino ez da kontra azaldu; horien artean, aurka egoteko arrazoiak: bat, gidariekiko tratua galtzen dela (%46a); eta bi, ordaintzeko zailtasunak (%35a) daudela. 

Gainera, ordenantza zibikoa martxan jarriko dute, erabiltzaileak kontzientziatu daitezen. Era berean, segurtasun kamerak jarri dituzte autobus guztietan. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!