Segurtasun kamerak eskatu dituzte billabesa gidariek

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 17a, 14:08

Duela bi aste billabesa gidari batek eraso bat pairatu ostean, segurtasun neurri gehiago aldarrikatu dituzte makina bat gidarik.

Billabesan eraso gehiagorik ez! Goiburu hori zeukan pankartaren atzean bildu dira gaur goizean billabesako hainbat gidari, ez bakarrik asteburuko erasoa salatzeko -larunbatean kolpeak eman zizkioten langile bati, gazte batzuek, ordaintzeari uko egin ostean-, baizik eta pairatzen dituzten eraso guztien kontra egiteko. Hiri garraioaren ardura duen TCC enpresari zuzendu zaizkio: gidariak babestuko dituzte beirak eta segurtasun kamerak eskatu dituzte.

"Ohiko" bihurtu dira billabesa gidarien kontrako erasoak, eta Alberto Iribarren ordezkariaren arabera, batez ere "ordu txikietan eta drogak tarteko" gertatzen dira liskar gehienak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!